Directorio y recolector de recursos digitales

SRU/SRW zerbitzariaren

SRU ( Search/Retrieve via URL ) Interneten erabiltzen den bilaketa protokolo normalizatua da, CQL (Commun Query Language; hots, kontsultarako sintaxi normalizatua) bidez datu-baseak kontsultatzeko. SRW berriz, SRUren aldagaia da. Bertan, bezeroaren eta zerbitzariaren arteko mezuak ez dira URL bidez helarazten, baizik eta HTTP gainean markatutako XML hizkuntzaren bidez. SRWk, W3C-ren gomendioari jarraiki, SOAP Simple Object Access Protocol , erabiltzen du. SOAPek zehazten du mezu bat nola txertatu XML eskemaren barruan. SRW araua web zerbitzuen interoperatibitate zuzentarauei atxikita dago.

Protokolo horiek Library of Congress agentziak eramaten tiu, eta horien erabilera IFLAren ICABS programak ere sustatzen du. Hala, Hispana kontsultarako ez ezik erregistroak berreskuratzeko ere sar daiteke, betiere, protokolo horiek erabilita. Esandako protokoloek eta OAIk Biblioteca Digital Europea erakundearen oinarrizko arkitektura osatzen dute.

Hispana SRU/SRW zerbitzariaren helbidea honako hau da http://hispana.mcu.es/i18n/sru/sru.cmd.


Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0 del W3C-WAI. Este enlace abre una ventana nueva Iniciativa de Archivos Abiertos Sistema normalizado de recuperación en la red DRIVER Linked Open Data

© Ministerio de Educación, Cultura y Deporte